SARRERA

Autismoaren gaia aukeratu dugu blog hau egiteko gai interesgarria iruditzen zaigulako eta informazio gutxi daukagulako honen inguru. Badakigu gizarte psikologia, psikologiaren lau adarretako bat dela eta pertsonen pentsamenduen, sentimenduen eta hauen ekintzen inguru mugitzen dela, beraz erlazio estua aurkitzen dugu gure gaiaren (autismoa) eta gure ikasgaiaren (gizarte psikologia) artean.

Autismoa pertsonen nortasuneko arazo bat da, hau da, autismoa normalean, haurtzaroko gaixotasun bat da eta beste pertsonekiko harreman-eskasia nabaritzen da pertsona hauetan. Beraz, gizarte psikologiarekin erlaziona dezakegu ikus dezakegulako pertsonen sentimenduen inguru eta ekintzetan oinarritzen dela, hau da, autismoa duten pertsonek sentimenduak adierazteko eta besteekin erlazionatzeko arazoak dituzte.

domingo, 8 de mayo de 2011

Autismoari buruzko liburua

Autismoaren gaiari dagokionez, honako liburu interesgarria topatu dugu gaiarekin zuzenki erlazionatuta.




TXAKURRARI GAUEAN GERTATUTAKO ISTRIPU BITXIA


Mark Haddon (Igela, 2006)

Itzultzailea: Xabier Olarra

Liburuak 15 urteko mutil autista baten pasadizoak kontatzen ditu. Christopherrek oroimen izugarri ona du, gai da erlatibitatearen teoria azaltzeko, matematika ariketak azkar batean egiten ditu, baina pertsonen arteko harremanetan ezgauza da, ez gaitu ulertzen. Gizartetik urrun dago, horregatik, aita eta eskolaren laguntza izan arren, bere baitan biltzen da. Bizilagunen txakurra hilda agertzen denean, Sherlock Holmes-en antzera, hiltzailearen bila hasiko da.

Istripu hori aztertzen den bitartean, gaztea bizitzaren sekretua aurkitzen joango da, munduaren beste ikuspegiaz ohartuko da.

Gazte zein helduentzat oso gomendagarria da.

martes, 3 de mayo de 2011

AUTISMOARI BURUZKO DATUAK

Autismoari buruzko datuak
  • - 10.000 eskolaumetatik, lauzpabost izaten dira autista.
  • - Ume autisten artean % 17 baino gutxiagok lortzen dute nahikoa maila intelektual altua, eta % 75etik gora dira, gutxi-asko, adimen-eskasia handiak dituztenak.
  • - Lau aldiz gehiago agertzen da mutikoengan, neskengan baino (3 aldiz gehiago, beste datu batzuen arabera).
  • - Ez dago argi oraindik zergatik gertatzen den, baina azkeneko ikerketen arabera badirudi eragin genetikoren bat badela, arazo zerebralekin batera.
  • - Klase sozial guztietan izaten da; altuetan nahiz baxuetan.
  • - Ume autistaren etorkizuna, minusbaliaren araberakoa da. Adimen-kozientea (A.k. edo IQ) da, oraindik ere, faktore - aurresalerik onena, baina garbi eta onartua dago ume autista gehienek beren bizitza osoan asistentzia beharko dutela.
  • - Sindrome honentzat oraingoz ez dago tratamendu espezifikorik.





Hauek dira www.zientzia.net orrialdean topatu ditugun datu interesgarri batzuk.

lunes, 2 de mayo de 2011

Autismoari buruzko ikerketa teknikak

Hemen interneten topatu dugun bideo interesgarri bat jarriko dizuegu, informazio asko ematen duelako eta ikerketa garrantzitsu bat delako gure iritziz. 



AUTISMOA URTETIK-URTERA

Autismoa urtetik-urtera.

Autismoa, adinaren arabera desberdina izaten da. Beraz, orain, urtez-urte behatuko dugu:

1.Jaiotzetik 18 hilabete arte azaltzen diren ezaugarriak:

Laztan, besarkada eta pertsonekiko interes falta izaten dute. Ume batzuek negar asko egiten dute, beste batzuek, berriz, ez dute negarrik egiten. Balantza mugimendu errepikatua, eskuekin esterotipia eta abar egiteko joera dute. Elikatzeko eta lo egiteko arazoak izaten dituzte, baita ageriko gorraizea.

2.18 hilabetetik 4–5 urte bitartera.

Garai honetan ere harremanak izateko zailtasunak dituzte. Hizkuntzan alterazioak edo honen falta izaten dute; gainera, beroaldiak eta antsietateak kontrolatzeko zailtasunak handiak dira. Aldaketekiko konplikazioak dituzte, egunero gauza bat egiten badu eta egun batean hori aldatu egiten bada, asaldatu egingo da. Mugimendu errepikatuak egiten ditu eskuekin, buruarekin, gorputzarekin eta abar. Erantzunetan autonomia garapen eskasa dute, ez dira gai beraiek bakarrik janzteko, jateko... Askotan, auto–agresioak azaltzen dira, adibidez, paretaren kontra jotzen dute bere buruarekin haserretzean.

3.Lau eta bost urtetatik aurrera:

Zailtasunak edo ezintasunak dituzte sinboloak maneiatzeko, hizkuntzan eta erlazioak izateko zailtasunak.

4.Heldutasun garaia:

Horrelako pertsonek laguntza profesionala behar izaten dute. Oso gutxitan garatzen da lan independente eta produktiboa. Beraien ongizate psikologikoa bermatzeko autistek laguntza modu jarrai batean jaso behar dute. Orokorrean, autista helduek ordenatuak eta konplexuak ez diren inguruak behar dituzte.